7 emakume

Ondarroako emakume artisten elkarte bat gara, "7 emakume en movimiento" deritzona. Pintura, grabatu kalkografikoa, serigrafia, litografia eta argazkigintzako esparruak lantzen ditugu batik-bat. Honez gain, esparru horietako teknikak erakustarazteko ikastaroak antolatu eta bideratzen ditugu; eta Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluan eta Jabekuntza Eskolan parte-hartze aktiboa daramagu. Ikastaro horiek, emakumeei zuzendutakoak izan ohi dira; honela, artearen mundua zabaltzeaz gain, emakumeak esparru horietan sartzea bideratu nahi dugularik.

7 emakume

Gure helburua, lehenik, emakumeei artearen munduko ateak zabaltzea da, eta honen uretan murgiltzeko posibilitatea eta interesa piztea. Emakume lez, mugatua izan den iniziatiba eta kreatibitatea lantzeko aukera bide izan nahi dugu, betiere aniztasunaren toldopean.  Honez gain, nola ez, buruturiko artelanak, kalera ateratzea ere badugu xedea. 
 

IRAKURRI GEHIAGO