“Bakean Dagoena” Ikuskizuna

Martxoaren 1ean, 18:00etan. Animatu! Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. “Euskaldunzte” kontzeptua protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea. “Bakean dagoenari bakean utzi” ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak... Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!

Bakean Dagoena Bakean Utzi