Eraketa

Zer da etxelila?

Espazio dinamiko eta irekia, herriko emakumeentzako tokia, enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa.


  


Nola sortu zen?

Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak lan luzea egin zuen emakumeentzako espazio propioa lortu ahal izateko.  Ondarroan “Emakumeen etxea” emakume elkarteen aspaldiko aldarrikapena izan zena. ​ Hainbeste urtetan aldarrikatutako espazioa 2013ko martxoaren 7an inauguratu zen.

Zertarako ?

Etxelilaren helburua da gune bat izatea emakumeak bat egiteko, eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko, eta,  aldi berean erreferentziazko gunea emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokan.