Jabekuntza Eskola

Zer da?

Emakumeentzako Jabekuntza Eskola 2003. urtean Bizkaian sortu zen proiektua da. Bertan parte hartzen duten udalerrietako emakumeen parte hartze politiko eta soziala sustatzeko helburuarekin sortu zen. Proiektu honetan Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako udalak sarean lan egiten dute, honek, ezagupenen elkartrukatzea errazteaz gain, eraginkortasuna handitu, baliabideen aprobetxamendua hobetu eta proiektuari egonkortasuna eskaintzen baitio. Herriko 100 emakume baino gehiagok parte hartu dutelarik bertan eskainitako ikastaro eta ekintzetan.

EKITALDIAK

   

 

Helburu nagusiak:

Proiektuaren  asmoak bi helburu nagusitan oinarritzen da: emakumeek duten ezberdintasun egoeraz jabetzea eta beraien parte-hartzea sustatzea.   Baina beste helburu batzuk ere badaude
  • Herrian emakumeentzako formazio, topaketa eta eztabaidarako erreferentziazko gune bat sortzea, beraien banakako eta taldeko jabekuntza prozesuak erraztuz.
  • Formazio eta sentsibilizazioaren bitartez herriko eremu ezberdinetan berdintasunaren alde arituko diren emakumeen presentzia bultzatzea.
  • Herriko emakumeei politika publiko feministen inguruko formazioa eskaintzea beraien parte hartzearekin aldaketa soziala errazteko.
  • Informazioaren sistematizazioaren bitartez, prozesua ebaluatzeko eta errealitatera egokitzeko neurriak diseinatzea praktika egokiak hedatzeko.