Neska gazteen txokoa

Gure zalantzak eta kezkak partekatzeko espazio falta sumatzen dugu. Zenbait problematikari buruz gehiago jakin nahi genuke. Geure burua, pertsonalki eta kolektiboki, maitatzeko espazioak ireki nahi ditugu. Feminismoan eta feminismoaz hazteko gogoz gaude. Gazte eta neska gara, egoera batzuez nazkatuta gaude eta horien aurrean zerbait egiteko gogoa sentitzen dugu, baina ezin jakin zelan aurrera eraman. Honen aurrean, txoko ireki bat sortzeko asmoz gaude: feminismoa ezagutzeko, parte hartzeko eta geure ekintza propioak eraikitzeko. Bazatoz zu ere?