Uxu

Ondarroako Udal Emakumeen Batzordeak azaroaren 25aren inguruan Graciela Atencio argentinarrak zuzendutako “Emakumeen Errepublika” ikastaroa antolatu zuen 2004ko azaroan. Ikastaroaren ondorioz Uxu, Ondarroako emakumeen taldea sortu zen. Uxuren sorreran zortzi emakumek parte hartu genuen, adin, pentsakera, esperientzia eta era ezberdinetakoak. Egun, lau partaide gara, baina laguntzaile ugari ditugu. Emakumeon zapalkuntzaren eta berdintasunik ezaren aurka borrokatzeaz gain, Uxuren helburua berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzea da. Emakumea izateagatik ez jasatea indarkeria matxista, pobrezia, langabezia, soldata txikiagoak, erabakitzeko gunetatik bazterketa, lanaldi bikoitza,...     Aretoa  

IRAKURRI GEHIAGO